2014(e)ko azaroa 19, asteazkena

Testuarekin egindako ariketak

"La alfabetización informal y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente"

5 hitz gako:
Alfabetatzea, konpetentziak, Informazioa, IKTak eta ezagutza.

Proposatutako  galderak:

-Testuan erantzuna bilatzeko galderak:
Zertan datza konpetentzia digitala?
Zrintzuk dira ideia bat barneratzeko pausuak?

-Pentsatzeko galderak:
Zein izango litzateke konpentzia hauek hezkuntza arlora eramateko metodologia?
IKTak beharrezkoak baldin badira hezkuntza osotasunean garatzeko zergatik ez dira era egokian erabiltzen?

Laburpena:
Antzina informazioa ikasten zen zuzenean, gaur egun aldiz beste behar bat sortu da. Informazioa etengabe sortzen denez gizarteak hura aztertzeko, aukeratzeko eta sortzeko beharra dauka. Beraz informazioa berebiziko elementua da gaur egungo gizartean, eta ondorioz, hezkuntzan ere. Gehiegizko informazioak intoxikazioa sortzen du, horregatik alfabetatze digitala beharrezko irakaskuntza bihurtzen da hezkuntzan.
Informazio hau tratatzeko teknologia berriek erabilera garrantzitsua daukate. IKTak informazioa tratatzeaz gain sozializatzeko eta komunikatzeko baliabideak dira. Eta hauen gabeziak identitate falta sortu dezake. Horregatik da hain garrantzitsua IKTak harremanetarako erabiltzen jakitea eta baita egoera desberdinei aurre egiteko. Hala alfabetizazioaren helburua agertzen da, pertsona komunikatzeko eta informazioa antolatzeko gai izatea.
Honekin batera esan dezakegu konpetentziak, arazo edo egoerei aurre egiten jakitea dela, jakintza desberdinak erabiliz. Hala nola, motibazioa, erronka, flexibilitatea, sormena, ulermena eta aktibotasuna helburutzat hartuz. Bi konpetentzia mota daude, oinarrizkoak eta orokorrak. Orokorrak unibertsitate hezkuntzan lantzen dira eta konpetentzietatik eratorriak dira. Oinarrizkoak testuinguru zehatz batean zereginak gauzatzekoak dira eta eskolan ikasten dira.
Konpetentzia hauek hezkuntzara eramaterakoan ikaskuntza esanguratsua sortzen da. Ikaskuntza esanguratsua izateko hiru kontzeptu ete behar dira: Ikasitakoa eta aurretik jakindakoa erlazionatzen jakitea, informazio hori erabiltzen jakitea eta arazoak konpontzeko gaitasuna edukitzea.
    Ikaskuntza esaguratsua izateko IKTen alfabetizazioa izatea ezinbestekoa da. Alfabetizazio hori landu dela bermatzeko bost dimentsio garatu behar dira: dimentsio instrumentala, informazioa bilatzea; kognitiboa, informazio hori barneratzea; komunikatiboa, egokitasunez azaltzen jakitea; akziologikoa, informazioa erabiltzen jakitea; eta emozionala, emozioak kontrolatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina