2014(e)ko abendua 20, larunbata

Copyrigth

Licencia de Creative Commons
Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional.

8. Saio Teorikoa

Gaurko saioan Dokumentatzaile moduan aritu direnak egin dituzte aurkezpenak.Lehenengo taldeak Sites-a nahiko txukun eta ulerterraza dutela ikusi dut eta hau kontuan hartu beharrekoa da, tresna horrekin ibilitako lehen aldia izan baita. Oso lan nahiko ona egin dutela aipatzekoa da. Bigarren Dokumentatzaileak   euren lanaren nondik-norakoa azaldu dute etazailtasun nahikotxo. Behatu beharreko taldeei elkarrizketak egin dizkiete eta hori positibo ikusi dut lan-prozesuaren jarraipen modukoa delako. Azkenik, landutako gaia, nire ustez IKT-ekin harreman handiago du eta IKASYS aipatu dute.  Hirugarren Dokumentatzaile taldeak behatutako taldeek egindako lanaren hausnarketa egin du. Egia esanda, Dokumentatzaileen lanaren helburua hori zela uste nuen, beraz espero nuena bete dutela esan daiteke, baina oraindik ez nago oso ziur. 


2014(e)ko azaroa 27, osteguna

Aurkezpenaren bideoa

Klasean aurkeztu genuen PowToon-a YouTubera igo egin dugu, hona hemen bideoa:

7. Saio Teorikoa



Gaurko saioan aurkezpena egitea egokitu zaigu nire taldeari. Powtoon bat prestatu dugu eta konpetentzia digitalei buruzko aurkezpena egin dugu.
Hurrengo taldea ere powtoon bat prestatu du zeinetan ikusi izan dugu zelan erabili daitekeen IKTak ikaskuntza estrategietan laguntzeko. Eta ikerketa lerro desberdinen azalpena.
Jarraian beste talde bat egin du aurkezpena eta bideo bat prestatu dute youtubera igotzeko. Bertan hezkuntza eta IKTen arteko lotura ikusi izan dugu.
Hurrengo taldeak, berriz, eskola 2.0ri buruzko powtoon bat prestatu dute eta blogak, wikiak eta abar nola erabiltzen diren azaldu dute.
Bukatzeko, azkenengo taldeak, eskolan erabiltzen diren IKTei buruz aurkezprn bat egin dute powtoonaren bidez. Bertan hezkuntza tradizionala eta eskola 2.0ren arteko konparaketa egin dute.

2014(e)ko azaroa 20, osteguna

6. Saio Teorikoa

Lehenengo taldeak gaur egungo gizarteari buruz hitz egin du IKT-ak ezinbestekoak dira gizarte horretan, baina nahiko berria denez aurreko hamarkadak oraindik ez daude guztiz sartuta kontu horretan. Hau da, gurasoek oraindik ez dituzte oso ondo kontrolatzen IKT-ak, baina haien seme-alabek, aldiz bai. Hori arriskutsua izan daiteke eta beraz, kontrolatu beharra dagoHurrengo taldeak, bigarrenak, IKT-ek eskolan zer nolako eragina duten aztertu dute. Gizarte aldakor honetan, eskolak horrekin aldatu beharko litzatekeen erakundea da eta horretarako klaseetan hainbat tresna eta aplikazio sar litzake. Hirugarren taldeak, bere aldetik, hezkuntzaren historia hurbilean egondako lege eta txosten asko aztertu dituzte. Txosten horietan, irakasleek eta ikasleek IKT-en inguruan izan beharko lituzketen gaitasunak edo trebeziak aipatzen dira, nire ustez praktikan hori ez da lortzen. Laugarren taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin du eta nahiko gai interesgarria iruditu zait.Eskolarako erabilgarriak izan daitekeen plataforma, aplikazio, tresna, etab. asko daude baina horik kontu handiz erabili beharko lirateke oso arriskutsuak izan baitaitezke. Laugarren taldeak ere Eskola 2.0 gaia jorratu du. Haiek aipatutakoari jarraituz klasean ordenagailuak izatea ez da nahikoa, horien erabilera egokia eta aberasgarria bermatu behar baita. Horretarako, hainbat baliabide aurki ditzakegu sarean Hurrengo taldeak, hau da bosgarren taldeak Web 2.0-ri buruz hitz egin du, hori ere gehiagotan entzun izan dut. Sigarren taldeak, berriz ere, konpetentzia digitalari buruz hitz egin digu. Teknologia berriak gure gizartea markatu egin dute, horiek dira aurreko belaunaldiengandik bereizten gaituen faktoreetariko bat eta eskolan horren islada egon beharko litzateke. Zazpigarren taldearen aurkezpena etorri da. eta goian aipatutako gai beraz hitz egin dute. Eskola XIX. mendeko ezaugarrietara moldatu beharko litzatekeela eta eskola tradizionala alde batera utzi. Horretarako guztiz beharrezkoa egiten da IKT-en erabilera.
 

2014(e)ko azaroa 19, asteazkena

Testuarekin egindako ariketak

"La alfabetización informal y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente"

5 hitz gako:
Alfabetatzea, konpetentziak, Informazioa, IKTak eta ezagutza.

Proposatutako  galderak:

-Testuan erantzuna bilatzeko galderak:
Zertan datza konpetentzia digitala?
Zrintzuk dira ideia bat barneratzeko pausuak?

-Pentsatzeko galderak:
Zein izango litzateke konpentzia hauek hezkuntza arlora eramateko metodologia?
IKTak beharrezkoak baldin badira hezkuntza osotasunean garatzeko zergatik ez dira era egokian erabiltzen?

Laburpena:
Antzina informazioa ikasten zen zuzenean, gaur egun aldiz beste behar bat sortu da. Informazioa etengabe sortzen denez gizarteak hura aztertzeko, aukeratzeko eta sortzeko beharra dauka. Beraz informazioa berebiziko elementua da gaur egungo gizartean, eta ondorioz, hezkuntzan ere. Gehiegizko informazioak intoxikazioa sortzen du, horregatik alfabetatze digitala beharrezko irakaskuntza bihurtzen da hezkuntzan.
Informazio hau tratatzeko teknologia berriek erabilera garrantzitsua daukate. IKTak informazioa tratatzeaz gain sozializatzeko eta komunikatzeko baliabideak dira. Eta hauen gabeziak identitate falta sortu dezake. Horregatik da hain garrantzitsua IKTak harremanetarako erabiltzen jakitea eta baita egoera desberdinei aurre egiteko. Hala alfabetizazioaren helburua agertzen da, pertsona komunikatzeko eta informazioa antolatzeko gai izatea.
Honekin batera esan dezakegu konpetentziak, arazo edo egoerei aurre egiten jakitea dela, jakintza desberdinak erabiliz. Hala nola, motibazioa, erronka, flexibilitatea, sormena, ulermena eta aktibotasuna helburutzat hartuz. Bi konpetentzia mota daude, oinarrizkoak eta orokorrak. Orokorrak unibertsitate hezkuntzan lantzen dira eta konpetentzietatik eratorriak dira. Oinarrizkoak testuinguru zehatz batean zereginak gauzatzekoak dira eta eskolan ikasten dira.
Konpetentzia hauek hezkuntzara eramaterakoan ikaskuntza esanguratsua sortzen da. Ikaskuntza esanguratsua izateko hiru kontzeptu ete behar dira: Ikasitakoa eta aurretik jakindakoa erlazionatzen jakitea, informazio hori erabiltzen jakitea eta arazoak konpontzeko gaitasuna edukitzea.
    Ikaskuntza esaguratsua izateko IKTen alfabetizazioa izatea ezinbestekoa da. Alfabetizazio hori landu dela bermatzeko bost dimentsio garatu behar dira: dimentsio instrumentala, informazioa bilatzea; kognitiboa, informazio hori barneratzea; komunikatiboa, egokitasunez azaltzen jakitea; akziologikoa, informazioa erabiltzen jakitea; eta emozionala, emozioak kontrolatzea.

2014(e)ko azaroa 16, igandea

Saio Teorikoan aztertu beharreko testuarekin ateratako notatxoak.

"La alfabetización informal y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente"


Testuan ateratako notaxoekin egindako eskema: