2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

1. Saio Teorikoa



I.K.T-ko lehenengo klasea izan da zeinetan aurkezpena egin dugu. Lehenik eta behin lanak azaldu ditu, eta horrekin batera ebaluazio irizpideak. Azaldu digu nola Blog bat egin behar dugun eta nire lehenengo erreazkioa urduritasuna izan da, teknologiak kontrolatzen ditudalako baina modu justu batean. Nire burua zabaltzen dut gauza berriak egitera eta orokorroean oso interesantea iruditzen zait Blog bat egitea zeinetan alde batetik egunero egiten dugunari buruz hausnartu daiteke eta egin beharreko lanak publikatu ditzakegu. 

Aurkezpena egin ostean jarduera bat egin dugu. Oinak lurrean jarri, ondo eseri eta bizkarra tente jarrita, begiak itxi ditugu eta irakasleak galdera batzuk egin ditu. Begiak zabaldu eta pentsatu dugunari buruz idatzi behar izan dugu. Hasieran klaseko giro urduria nabari zen baina azkenean ariketa polita izan da eta oso ondo atera da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina